XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezagutu egin nauzu, ezta?.

Francine dardaratu egin zen: - Zer dela eta ezagutu behar zintzakedan?.

Gizonaren begirada zorrotzagoa bilakatu zen oraindik: - Orduan, horrela ez bada, zergatik geratu zara bide erdian hona zentozela?.

Francine-k itxaroten zuen galdera hau, aurrekoa entzun ondoren.

Egia osoa ez baina gezurra ez zena erantzun zion: - Zure begiradak ikaratu egin nau.

Ileordedunak atseginezko irribarrea egin zuen.

Ona zen bere profesioan jendeak berataz beldurrezko sentsazio hori sentitzea.

Ontzat hartu zuen erantzuna.

- Francine. Neska dardaratu egin zen bere izena gizon haren ezpainetan entzun zuenean. Nondik zekien bere izena?.

- Zer? - Proposamen bat egin nahi dizut.

Zer nahi zuen berarengandik? Seguru hark egin behar zion proposamenak ez zuela bere ohizko bezeroek egiten zizkiotenekin zerikusirik.

Proposamen berezia egingo zion.

Zergatik? Agian, Josephine-rekin ikusi zuen hitz egiten eta nolabait Domain-ekin erlazioak zituela pentsatuz....

- Zein proposamen? Gizonak irribarre egin nahi izan zuen, baina lortu gabe: - Beno, proposamena baino tratua da gehiago.

Zu, zure profesioarengatik, negozio emakumea zara eta ba dakizu tratuak egiten, ezagutzen duzu diruaren balioa.

Eta arriskuetatik zure burua gordetzen ikasi duzula ere seguru nago.

Ez da horrela, Francine?.

Zertara zetorren erretolika hori?....